XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osaba Teok ez zuen ezer esan.

Atzerantz jo zuen isil-isilik, han nonbait, guztien mahaian zegoen euritako bat hartu, eta hezle baten zartailu gisa erabili zuen.

Nik beste era batera erabiliko nukeen.

- Elefante baten gainen ekilibrioak egiteko balio dizu - esan nion.

- Kendu apur bat hemendik - eskatu zuen Soniaren aitak -.

- Enbarazuan zaudete eta.

Bihurkina hartu eta lehenengo dranbala ateratzen saiatu zen.

Nik arnasari eutsi nion.

Patio txiki, ilun eta zikin bat imajinatu nuen, hiriko edozein eraikuntzatan daudenak bezalakoa, eta Soniari begiratu nion etsi-etsian.

Berak eskumako eskua aitarenganantz luzatua zeukan eta erregu aurpegia ipintzen zuen.

- Ez zabaldu - erregutu zuen -. Zertarako zabaldu?.

Soniaren aitak lana eten zuen eta burua bueltatu zuen gureganantz.

- Ez ote duzue uste Eskimal Txikia leihotik alde egin duenik?.